miércoles, 16 de diciembre de 2009

Fifa 10 ordenagailurako bideojokua, Ipod eta Psp.

FIFA 10
Bideojokurik arrakastatsuena gabonetan Fifa 10 da, futboleko bideojokua da. Bideojoku honetan liga eta ekipo asko agertzen dira. Bideojoku hau gomendatzen dizuet gabonetan eskatzeko, 26, 95€ balio du. Merezi du!












IPOD


Ipod musika entzuteko eta bideoak ikusteko balio du. Irudian agertzen diren Ipodak Nanoak dira eta Ipod Nanoen memoriak batzuek 8GB etakoak eta 16 GB etakoak dira. Ipodaren kalitatearen arabera gehiago edo gutxiago balio du. Irudian agertzen diren Ipodak 55 € balio dute. Gabonetan eskatzeko gomendatzen dizuet.
PSP

Psp, Play Station bezalakoa da bainan nahi dezun tokira eramaten duzu. Lau mota PSP daude: Normala, Slim, 3000 eta Go! Psp normala gaur egun ez da zaltzen eta Slim ezta. Hainbat kolore daude: Beltza, txuria, horia, urdina, gorria, arrosa eta morea. Sony markakoa da. 166, 95€ balio du 3000 eta Go 232€. Psp- an ere pelikulak ikusi daitezke eta musikaka entzun. Gomendatzen dizuet gabonetan eskatzeko!

miércoles, 9 de diciembre de 2009

Arkumea nola egin?

ARKUMEAREN ERREZETA



Lehenengo kalitatezko harategi batera joan behar zara arkumea erosteko. Arkumeak, normalean zatituta ematen dituzte harategiek. Erostean arkumea prestatzeko labean sartu behar duzu, sartzean zapore gehiago izateko saltsa botatzen diozu olioarekin egiten da saltsa, prejila,.. edo nahi dituzun gauzak. Hainbat minututan edukitzen duzu arkumea berotzeko ( labearen arabera nola berotzen duen). Minutu horiek pasa ondoren, daukazu prestatuata arkume goxo hori jateko. On egin!

miércoles, 25 de noviembre de 2009

Real Sociedad


REAL SOCIEDAD


Errealak 1909. urtean sortu zen Irailaren 7an. Urte honetan 100 urte bete ditu. 5 kopa irabazi ditu: 2 ligazko kopa, 2 errege kopa eta superkopa 1. Errealaren futbol zelaia Anoeta da eta Anoeta baino lehen Atotxa zen.

Orain 2. mailan dago baina urte honetan seguruenik igoko da lehenengo mailara, oso ondo jolasten ari delako.

Horain dagoen presidentea Jokin Aperribay da eta entrenatzailea Martin Lasarte. Horaintxe 27 jokalari ditu: Claudio Bravo, Carlos Martinez, Mikel Gonzalez, Gorka Elustondo , Markel Bergara, Mikel Labaka, Emilio Nsue, Imanol Agirretxe, Xabi Prieto, Mikel Aranburu, Eñaut Zubikarai, Iosu Esnaola, Ion Ansotegi, Iñigo Sarasola, David Zurutuza, Borja Viguera, Diego Rivas, Carlos Bueno, Jonathan Estrada, Dani Estrada, Sergio Rodriguez, Alberto de la Bella, Asier Riesgo eta Antoine Griezmann.


miércoles, 11 de noviembre de 2009

Hardware Biltegiratze Unitateak

HARDWARE
BILTEGIRATZE UNITATEAK


Biltegiratze periferikoa konputagailuaren unitate zentralari datuak memoria nagusitik ezabatu eta gero berrriz eskuratzea ahalbidetzen dion periferikoa da.
Biltegiratze periferiko erabilienak: Diskete unitatea, Disko gogorra, DVD unitatea, CD unitatea, Blu Ray, USB,...


Diskete unitatea
Plastikozko disko malgua, magnetizagarriaz den material batez estalia, gordetze gailu bezala erabiltzen dena. Bertan informazioa gorde eta irakurtzen da buru irakurle batzuei esker. Erdian burdinazko eraztuna dutenak, plastikoak itxura gal ez dezan, eta gainetik plastikozko azal babeslea jartzen zaie.
Periferiko helbidegarria eta berrabilgarria da.
Konputagailu pertsonalentzako 5,25 ontzakoa zen eta 160Kb informazio gorde zezakeen. Handik hamar urtera Sony markak 3,5 ontzakoak atera zituen. Diskete txiki eta gogortxoago haiek edukieraren mugara aurki iritsi ziren: 1,44Mb.


Diskete unitatea

Disko gogorra
Gainazal magnetizagarri batez estalitako euskarri zirkularra, informazioa sistema bitarrez gordetzeko balio duena; alde bakoitza pistaz osatzen da eta pista bakoitza sektorez. Bertan informazioa gorde eta irakurtzen da irakurri eta idazketarako buru batzuei esker. Diskoaren alde bietan gordetzen da informazioa.
Diskoaren kalitatearen arabera, datu gehiago edo gutxiago biltegira daitezke. Diskoaren alde bakoitzak pistaz osatuta dago. Pista hauetan informazioa gordetzen da, datu bat bestearen atzetik, blokeak osatu.
Diskoak ere sektoretan banatzen dira. Sektore bat pista zati bat da eta 512 byte ditu. Gaur egungo disko gogorren memoriak 500 GB- ekoa da eta urteak pasa ahala disko gogorren memoriak haunditzen doa.


Disko gogorra

Flash memoriak
Ez dute energiarik behar informazioa irauteko eta Flash teknologiako memoria deitzen zaie. Gigabyte gutxiko kapazitatea du. Flash memoriak 1GB- eko memoria du gutxi- gorabehera.


USB






CD-ROM, DVD-ROM eta Blue Ray unitate
Laser teknologiaz funtzionatzen duten datu gordetze gailuak. CD-ROM, DVDak eta Blue Ray informazioa gordetzen dute. Informazioa sektoretan banatuta dago eta sektore horiek espiralean banatzen dira erditik hasita, ez disko gogor edo disketetan bezala.
-Dvd-rom unitateak: Beste mota laser bateko CD-ROM unitatea da. Laser honek arraildura txikiagoak egiten ditu, eta arrailduren arteko tarteak txikituz informazio gehiago sartzea lortzen da. DVD- ROM baten kapazitatea gutxi gora behera 4, 7 GB- ekoa da.
CDaren alde biak erabiltzen dira.
Abantailak: CD Unitateren gordetze ahalmena biderkatzen du. (x2, x4,x8...). CD- ROM bateko memoriak gutxi gora behera 700 Mb-ekoa da.
Blu-ray, baita ere Blu-ray Disc (BD), generazio berriko diska optiko formatu bat da. Geruza bakarreko disko batek 25 GB 12 zm-ko diametroa du, CD eta DVD-aren antzera. Halaber, 50 GB gorde ditzaketen bi geruzatako diskoak ere badaude.

DVDaren, CD-ROMaren eta Blue Rayren ezaugarriak:
* Biltegiratze ahalmen handia
* Laser teknologiaz funtzionatzen dute
* Tenperatura handiek, ez hautsak, ez eremu magnetikoak ez diote eragiten
* Abiadura handiko datu-transmisioa daukate

CD- rom

DVD- rom

Blue ray

Informazioa Wikipediatik atera dugu.

jueves, 10 de septiembre de 2009

Nire bloga Luis Jaraiz Lopez

Kaixo Luis naiz. 13 urte ditut eta Lezon bizi naiz. Lezoko Institutuan ikasten dut.