miércoles, 11 de noviembre de 2009

Hardware Biltegiratze Unitateak

HARDWARE
BILTEGIRATZE UNITATEAK


Biltegiratze periferikoa konputagailuaren unitate zentralari datuak memoria nagusitik ezabatu eta gero berrriz eskuratzea ahalbidetzen dion periferikoa da.
Biltegiratze periferiko erabilienak: Diskete unitatea, Disko gogorra, DVD unitatea, CD unitatea, Blu Ray, USB,...


Diskete unitatea
Plastikozko disko malgua, magnetizagarriaz den material batez estalia, gordetze gailu bezala erabiltzen dena. Bertan informazioa gorde eta irakurtzen da buru irakurle batzuei esker. Erdian burdinazko eraztuna dutenak, plastikoak itxura gal ez dezan, eta gainetik plastikozko azal babeslea jartzen zaie.
Periferiko helbidegarria eta berrabilgarria da.
Konputagailu pertsonalentzako 5,25 ontzakoa zen eta 160Kb informazio gorde zezakeen. Handik hamar urtera Sony markak 3,5 ontzakoak atera zituen. Diskete txiki eta gogortxoago haiek edukieraren mugara aurki iritsi ziren: 1,44Mb.


Diskete unitatea

Disko gogorra
Gainazal magnetizagarri batez estalitako euskarri zirkularra, informazioa sistema bitarrez gordetzeko balio duena; alde bakoitza pistaz osatzen da eta pista bakoitza sektorez. Bertan informazioa gorde eta irakurtzen da irakurri eta idazketarako buru batzuei esker. Diskoaren alde bietan gordetzen da informazioa.
Diskoaren kalitatearen arabera, datu gehiago edo gutxiago biltegira daitezke. Diskoaren alde bakoitzak pistaz osatuta dago. Pista hauetan informazioa gordetzen da, datu bat bestearen atzetik, blokeak osatu.
Diskoak ere sektoretan banatzen dira. Sektore bat pista zati bat da eta 512 byte ditu. Gaur egungo disko gogorren memoriak 500 GB- ekoa da eta urteak pasa ahala disko gogorren memoriak haunditzen doa.


Disko gogorra

Flash memoriak
Ez dute energiarik behar informazioa irauteko eta Flash teknologiako memoria deitzen zaie. Gigabyte gutxiko kapazitatea du. Flash memoriak 1GB- eko memoria du gutxi- gorabehera.


USB






CD-ROM, DVD-ROM eta Blue Ray unitate
Laser teknologiaz funtzionatzen duten datu gordetze gailuak. CD-ROM, DVDak eta Blue Ray informazioa gordetzen dute. Informazioa sektoretan banatuta dago eta sektore horiek espiralean banatzen dira erditik hasita, ez disko gogor edo disketetan bezala.
-Dvd-rom unitateak: Beste mota laser bateko CD-ROM unitatea da. Laser honek arraildura txikiagoak egiten ditu, eta arrailduren arteko tarteak txikituz informazio gehiago sartzea lortzen da. DVD- ROM baten kapazitatea gutxi gora behera 4, 7 GB- ekoa da.
CDaren alde biak erabiltzen dira.
Abantailak: CD Unitateren gordetze ahalmena biderkatzen du. (x2, x4,x8...). CD- ROM bateko memoriak gutxi gora behera 700 Mb-ekoa da.
Blu-ray, baita ere Blu-ray Disc (BD), generazio berriko diska optiko formatu bat da. Geruza bakarreko disko batek 25 GB 12 zm-ko diametroa du, CD eta DVD-aren antzera. Halaber, 50 GB gorde ditzaketen bi geruzatako diskoak ere badaude.

DVDaren, CD-ROMaren eta Blue Rayren ezaugarriak:
* Biltegiratze ahalmen handia
* Laser teknologiaz funtzionatzen dute
* Tenperatura handiek, ez hautsak, ez eremu magnetikoak ez diote eragiten
* Abiadura handiko datu-transmisioa daukate

CD- rom

DVD- rom

Blue ray

Informazioa Wikipediatik atera dugu.

1 comentario: